Mikel Ibarzabal construccion de Erraldoi eta buruhandiak

Amets eta fantasiazko munduen sortzaile

Mikel Ibarzabal

Betidanik izan dut eskulanak egiteko zaletasuna. 14 urte nituela Bergaran hanka-palu talde bat sortu genuen lagunen artean. Antzezten ibiltzen ginen herriz herri guk egindako mozorro eta maskarekin. Horrela piztu zitzaidan panpinak egiteko grina.

Denbora pasa ahala, inguruko herrietako antzerki talde, elkarte eta udaletxeentzako enkarguak egiten hasi nintzen eta nire lana ezagutzera eman zen. 2000.urtean Gasteizko arte eskolako ikasketak amaituta, profesionalki lan egiteari ekin nion autonomo moduan. Gaur egun era desberdinetako lanak egiteko tailer egokitu bat daukat.

Era guztietako lanak egiten ditut: erraldoiak, buruhandiak, janzteko mozorroak, maskotak, dekoratuak, atrezzoak … Horretaz gain antzerkigintzan, titiritero moduan, erraldoi eta buruhandien konpartsetan ibilia naiz.

Teknikaren jakituriak eta urteetako esperientziak bermatzen du nire lana.

Gaztetako zaletasuna ilusioz eta esfortzuz,
gaur egun lanbide.