Mikel Ibarzabal construccion de Erraldoi eta buruhandiak

Amets eta fantasiazko munduen sortzaile

Eskaintzak

Era guztietako panpin eta dekoratuak egiten ditut. Lanak bezeroaren beharretara egokitzen dira hauen erabilera eta bete beharra kontuan izanik.

  • Material ezberdinak lantzeko behar diren tekniken ezagutza eskaintzen da. Panpinaren ezaugarrien arabera, dagokion materialak egokituko zaizkio: Gomaespuma, latexa, beirazko zuntza, porespana, egurra …
  • Tamaina handiko figurak eta dekoratuak egiteko aukera ere bada. Horretarako, 250 metro karratuko tailer industriak bat prestatuta daukat, altua, argitsua eta ate handi batekin ekipatua.
  • Urteetako esperientzia, 2000.urtetik profesional modura arituz. Ahalik eta edertasun, funtzionaltasun eta kalitate handiena eskaintzen da.
  • Zaharkituta edo matxuratuta dauden panpinak eta dekoratuak konpontzen dira. Batez ere buruhandi eta erraldoiak. Erraldoien arintze lanak egiten dira, hauen erreplika eginez (forma eta kolorea mantenduz) baina 20kg arinagoak izatera iritsiz.

Dena da posible kontatzeko istorio bat izanez gero.
Zer nahi duzu gaur?