Mikel Ibarzabal construccion de Erraldoi eta buruhandiak

Amets eta fantasiazko munduen sortzaile

Erraldoi eta buruhandiak

Erraldoi eta buruhandiak eraikitzeaz gain, Urretxuko konpartsako kide izan naiz urteetan zehar eta ondo dakit zein zaila den horrelako figura astun bat sorbalda gainean eramatea.

Erraldoiak egonkortasuna eta oreka lortzeko, pisu gehien beheko aldean behar du; helburu hau lortzeko erraldoiaren beheko egitura pagoarekin egiten da. Gonari zabaltasun handia ematen zaio, erraldoiaren dantza erraztuz eta dotoretuz.

Buruak, besoak, eskuak eta gorputzaren enborrak beira zuntzarekin egiten dira. Material hau gogorra, iraunkorra eta arina delako aldi berean.

Jantziak egiteko ongi aukeratzen dira ordezkatu nahi den pertsonaiarekin bat datozen oihalak. Diseinua sortu ondoren konfiantzazko jostun profesionalen eskutan usten da, beti ere prozesu osoa gertutik jarraituz.

Pertsonak ere erretratatzen dira

  • mascotas01
  • mascotas02
  • mascotas03
  • mascotas04
  • mascotas05
  • mascotas06
  • mascotas07
  • mascotas08
  • mascotas09
  • mascotas10
  • mascotas11
  • mascotas12
  • mascotas13
  • mascotas14